2012-03-05

Baserri Bizia Jendaurreko aurkezpena


Eguna:       Martxoak  9, barikua, arratsaldeko 19:30etan
Lekua:        Uxarte Sagardotegian (Zornotza)

Baserri Bizia aldizkariak bere irudia eta diseinua aldatu eta jendaurrean erakutsi gura ditu. Horretarako, baserritarrak, EHNE Bizkaia sindikatuko afiliatuak, gugaz alkarlanean dabiltzan erakundeetako kideak, elikadura burujabetzaren alde lanean ari diren pertsonak gonbidatu gura ditu ekitaldi batera.
Ekitaldi honetan 27. Baserri Bizia aldizkaria aurkeztu, eta Baserribizia.info webgunearen diseinu barria erakustea da gure asmoa.
Ekitaldi berezi honetan ganera, Elikadura burujabetzaren aldeko lanean hainbat egitasmo, elkarte eta lagun bereziki aipatu gura ditugu, horretarako Baserri Bizia aipamen bereziak eginez.
Ostean, bertso afaria izango dogu sagardotegian bertan, gurekin egongo dira Xabier Amuriza eta Sustrai Kolina bertsolariak. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

idatzi hemen zure mezua / escribe aquí