2015-01-12

Borbor (K) Herri Jakintzen Laborategia







BOR BOR (K)

Herri Jakintzen Laborategiak aurrera darrai!



Jakingo
duzuen bezala, ikasturte honetan zehar Joxemi Zumalaberen egitasmo
berri hau ZER eta NOLAKOA izango den adosteko parte hartze prozesua
gauzatzen ari gara. Urrian hiriburuetan lehen bilerak deitu genituen eta
orain eragile gehiagorekin harremanetan jartzeko asmoa dugu, sortzen
joan garen PROIEKTUAREN ZIRRIBORROA
(egin klik) moldatu, osatu eta alderatzeko asmoz. Egitasmoa guztion
adierazle eta gustukua izateko, zuen parte hartzea espero dugu beraz.


 
NOLA???

 
Formazio egitasmoaren GAITEGIA
(egin klik) prestatzeko lan saioetan parte hartuz, proiektua
alderatzeko egingo ditugun bileretara hurbilduz edota otsailean EH
mailan egingo ditugun JARDUNALDI IREKIETARA etorriz. Horrez gain, GALDETEGI (egin kilk) honen bidez ere zuen iritzia eman ahalko duzue.



Ez itxaron gu zuengana joan arte, interesik baduzue gurekin harremanetan
jarri eta dituzuen ideia, kezka edo ekarpenak helarazi diezaguzue. Animatu eta parte hartu!