2012-11-27

Ortuen sarea sortzeko gonbidapena

Oraingoan bai, Arrigorriagan Ortuak Proiektuko hurrengo bilera azaroaren 30ean egingo da, ostirala, arratsaldeko 18.30etan, Arrigorriagako Kultur Etxean (tren geltokiaren pare-parean). Bilera honen helburua besteak beste, inguruko proiektu ezberdinak ezagutzea da,  ditugun aukerak hobeto ezagutzeko. Soloan Barriketan esperientzia ere ezagutu nahiko genuke eta horregatik luzatzen dizuegu bilerara hurbiltzeko gonbidapena. Asmoa 10-15 minututan zuen esperientzia azaltzea da: nola hasi zineten, gestioa, lurrak, nekazaritza eredua bera...
Antzeko proiektuak ezagutzen badituzue luzatu haiei ere gonbidapen hau, zenbat eta esperientzia gehiago ezagutu, orduan eta informazio gehiago!
Edozer behar izanez gero, bidali emaila arrigorriaganortuak@gmail.com helbidera, edota deitu 636294411 telefonora (Haizea).

2012-11-26

Ingurumeneko boluntariadoko jarduera


Larunbatean,abenduaren 1 ean, Bizkaiko Ekologistak Martxan taldearekin batera,
eta egun horretan inbaditzaile diren espezie begetalak atera eta ezabatu egingo ditugu Pagasarrin (Bolintxu) Zehazki, Cortaderia selloana (Panpako belarra) Landareak suntsituko ditugu.


INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA: SAGARRAK TALDE EKOLOGISTA ANTOLATZAILEAK: LAGUNTZAILEA:
94 426 37 69 / ekologia@sagarrak.org / www.sagarrak.org
Blog: http://zuribeltz.wordpress.com/
Ordutegia: Asteazkena eta Ostirala: 12.00 -13.30
Asteartea eta Osteguna 18.00 a 20.00


Oharrak:
· Jarduera goizez bakarrik izango da (14,00ak arte gutxi gorabehera).
· Mendiko botak eta eguraldiaren araberako arropa egokia
eramatea gomendatzen dugu.
· Antolatzaileek emango dizkiete bertaratutakoei eskularruak eta
premiazko tresnak.
· Beharrezkoa da aurretik izena ematea, azaroaren 30 a baino
lehenago. Modu horretan, antolatzaileek garraioa antolatu, eta
jarduerarako beharrezkoa izan daitekeen materiala prestatu ahal
izan dezagun.
Jardun ezazu elkarlanean gurekin, gure ekosistemak birsortzen.
Etor zaitezte!!!

2012-11-25

Leioan, "gure lurra, gure etorkizuna" dokumentalaren proiekzioa

BIZILUR eta EHNE Bizkaiak elkarlanean "Gure lurra, gure etorkizuna" dokumentala sortu dute Euskal Herriko baserritarrekin eta nazioartean elikadura burujabetzaren alde lanean ari diren nekazari eta ekintzaileekin egindako elkarrizketak bilduz. 
Oraindik ez baduzu ikusi, hurbildu azaroaren 26an Kultur Leioara arratsaldeko 20etan "gure lurra, gure etorkizuna" proiekzioa ikustera, ostean, eztabaidarako unea izango dugu.

Hausnarketarako bidea hasteko, inoiz planteatu dituzu galdera hauek?

Ba al zenekien Euskal Herrian jaten ditugun 10 barazkietatik, 9 kanpotik datozela?
Ba al zenekien munduan gosea pairatzen duten mila
miloi pertsonetatik hiru laurdenak nekazariak dira eta horietatik
gehiengoa, emakumeak?
Ba al zenekien munduko elikadura sistemak pobrezia
eta gosea eragiten duela mundu osoan zehar?
Ba al zenekien hau aldatzeko
alternatiba badagoela, eta Elikadura Burujabetza du izena?


2012-11-24

EHNE Bizkaiko Kongresua

EHNE Bizkaia-tik jaso dugu igande honetan burutuko den kongresura, 12.30etan izango da Gernikako Elai Alai Aretoan. Elikadura burujabetza eta parte-hartzea izango dira izpide. Animatu eta etorri!



2012-11-22

Datorren zapatuan hitzordua dugu... hartu lurra!


Datorren zapatuan, hilak 24, geratu gara Deustuko Pajarerian (Luzarra kalea 1) 9.30etan goizean zehar lan batzuk egiteko: zuhaitz batzuk moztu, lurra landu, neguko baratzaren planifikazioarekin jarraitu eta ingurua garbitu, besteak beste. 

Beraz, animatzen bazarete etorri eta hartu lurra!


2012-11-21

Hitzaldia Ekoetxean: Belmonteko kasua eta Iberdrola



Urtegien aurkako erresistentzia: Brasileko Belomonteko kasua ,Iberdrolaren partaidetza eta M.A.B-en erresistentzia (Urtegiek Kaltetutakoen Mugimendua)

Lekua
EKOETXEA (Pilota Kalea 5, Alde zaharra, BILBO)

Eguna

Ostirala azaroak 23 noviembre viernes. Arrratsaldeko 18:00

Hizlariak:
Leonardo Bauer, Antonio Claret
M.A.B(Movimiento Afectad*s por los embalses)


Antolatzaileak:
Bizilur, Ekologistak Martxan, Mundubat, IberTrola

2012-11-20

Neguko rotazioak

Asteburu honetan neguko baratzaren behin-betiko banaketa egin dugu, Aranbeiti eta Gaztetxeko ortuak kontutan hartuta eta aurrekoetan jarritakoaren araberakoa egin da.
Lan bikaina! Ea negu honetan hobetzen dugun aurrekoetan egindakoa.
Aurten, azak, espinakak, iharrak, porruak izango ditugu, besteak beste.
 



2012-11-16

Naturaren baitan umeak hezitzeko tailerra



Permakultura Kiribilore Elkartetik gonbidapen hau jaso dugu. "Ortuak erein" proiektuaren baitan, hilabete honetan "Educar en Verde" ikastaroa emango dute Monasteriogurenen.
Ikastaroa, gurasoei, hezitzaileei, irakasleei eta natura eta umeak maite dituen edonori zuzenduta dago.

Non: Monasterioguren. (Basotxo)Gasteizetik 5 minutura
Noiz: Azaroaren 24 eta 25(larunbata eta igandea)
Prezioa: 75€
Plaza mugatuak

Informazio gehiago eta izena emateko:
635 743 322 Pedro

2012-11-12

Basaurin Truke Azoka azaroaren 17an

Dirurik Gabe Elkartekak kontsumo arduratsuaren kanpainaren barruan, gonbidatzen gaituzte Sagarrak antolatutako ekimen honetan parte hartzera:





2012ko azaroaren 17an, larunbatean, 11:00etatik 21:00etara
Solobarria Plazan, Basauri

Egun horretan objektuak, esperientziak, trebeziak eta abar elkar trukatzeko aukera izango dugu. Nahi duten pertsona guztiek postu bat jarri ahal izango dute aipatu azokan, horrela eskatzen badute. Baita ere, tailerrak, musika, eta jateko zerbait ekarri eta elkarren artean zapore desberdinak dastatu ahal izateko aukera izango da.

Dena truka daiteke: gauza bat beste gauza batengatik (liburuak, musika, arropa, jostailuak...), gauza bat denboraren trukean (zereginak / zerbitzuak), etab. Arropak, nahiz eta zaharra izan, garbia egon behar du. Apurtuta legokeen gauzaren bat balego, adierazi egin behar da, baliteke bateren bati interesatzea. Trukerako gauzak handiak balira, argazki bat ekarri dezakezu.

Mahaien erabilerarako eremu eta denbora bat erreserbatzea gomendatzen dugu....

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA: 
DORRETXE Telefonoa: 94 426 37 69

2012-11-11

Hitzaldia Deustuko Gazte Lokalean: "AHT: iruzurraren gaurkotasuna"


 Azaroaren 15ean arratsaldeko 19.00etan hitzaldia Deustuko Gazte Lokalean

AHT: iruzurraren gaurkotasuna 


Obrak nola dauden eta zer nolako arazoak duen proiektuak azalduko dute gainetik AHTa zer den argitu eta gero.

2012-11-05

Zinema Jaia Deustuko Gazte Lokalean

Azaroak 9an, Deustuko Gazte Lokalean zinema jaiaren bigarrengo edizioa izango dugu.
Luxuzko gertaera honetan denetarik izango dugu gure gonbidatuentzat: Photocall-a, hurrengo zinema zikloen aurkezpena, filme karaokea, Oscar banaketa...

Anima zaitezte zuen mozorroekin etortzera!







2012-11-04

Lutxanako Keli Taldeak: Kultura luxu bat da DOAN!

Askok dakizuenez, Keli Taldeak Lutxanako baratzak bultzatzen ditu, besteak beste. Honean, gonbidapen kulturala bidali digute eta den-dena DOAN!
 
 
 
Noviembre Kulturala jaialdia martxan da berriz ere.
Hitzaldiak, ikastaroak, antzerkia, dantza, musika... eta ekintza berri bi daude oraingo hontan: garagardo-dastaketa eta “Labur- me- tralla express” laburmetrai lehiaketa. Hau dena eta askoz gehiago “Kultura luxu bat da” lelopean aurkezten dizuegun hamaikarren edizioan.
Kulturaz betetako 10 egun hauek ospatzeko inaugurazioa egingo dugu barikua 9an, arratsaldeko zazpietatik aurrera.
Gogoratu, betiko lez, ekintza guztiak debaldekoak direla.
Bertan elkar ikustea gustatuko litzaiguke, anima zaitezte eta disfrutatu!!!
 
 

 

2012-11-03

Zeraingo espazio irekiko topaketak azaroaren 9an eta 10ean





Zeraingo herritik, auzolanean eta parte-hartzean oinarritutako proposamen bat heldu zaigu. 
Ondare kulturalean, baserriko produktu eta bizimoduan oinarri duen bizimodua konpartitzeko, zabaltzeko eta etorkizunera begiratzeko gune irekia.

Artikulu honetan, ekimenaren informazio gehiago duzue

Jarraian topaketen programa eta informazioa: 

Data: Azaroaren 9an (15:30-harrera-21:00) eta azaroaren 10ean (10:00-14:00) 
Lekua: Zeraingo eliza 

Espazio irekiko (open space) topaketa izango da, bizi-bizi eta sormentsua. Bertan... 
- Nahi dugun gai eta jarduera oro proposatuko dugu 
- Gai horietaz solastuko gara nahi bezain sakon 
- Aurrera begirako ekintzak proposatuko ditugu eta lehen urratsei ekingo diegu. 
- Solasaldien idatzizko txostena osatuko dugu bertan, eta e-postaz jasoko dugu jarraian

Info gehiago hemen

2012-11-01

Zine dokumentalaren 2. zikloa: Nekazarien borrokak, biodibertsitatea, lurraldea eta elikaduraren burujabetza


MUNDUBAT-etik jaso dugu gonbidapen hau, Bilbon zine-zikloa, gai interesgarriak eta eztabaidatzeko lekua hizlariekin: Nekazarien borrokak, biodibertsitatea, lurraldea eta elikaduraren burujabetzaz arituko gara. Animatu eta parte hartu!

Azaroaren 5ean, 6an eta 7an, astelehen, astearte eta asteazkenean, Bilborocken  Sarrera Doan



Astelehena AZAROAK 5.  19:30
Dos tomates y dos destinos. 9’-ko film laburra. 2012.
Ekoizlea: Gaztela-Mantxako Mugarik Gabeko Albaitariak. Zuzendariak: Anibal Gómez eta David Rodríguez
GONBIDATUA: Patricia Gómez (Mugarik Gabeko Albaitariak / Veterinarios Sin Fronteras)
Dokumentala aurkeztu eta osteko eztabaida dinamizatuko du.
Amazonía, Masato o petróleo (Peru). 52’. 2009.
Zuzendaria Josep Ramón Giménez da, eta "Lliga dels Drets dels Poblesek" ekoitzi du (Herrien Eskubideen Liga).

Asteartea AZAROAK 6. 19:30
Sucumbios. Tierra Sin Mal (Ekuador). 30’. 2010.
Ekoizpena eta zuzendaritza: Arturo Hortas. Zuzendariaren laguntzailea: Helena Sala

Atitlán nuestra fuente de vida (Guatemala). 30’. 2010.
Ekoizpena: Erkidegoa
GONBIDATUA: Concepcion Rocche (Guatemala). Dokumental bateratu hau egin du, eta Jabelya Elkarteko parte-hartzailea da.
Dokumentala aurkeztu eta osteko eztabaida dinamizatuko du.
Asteazkena AZAROAK 7. 19:30
Afectadas por represas en lucha (Brasil). 11’. 2011.
Ekoizpena: MAB - Presek Kaltetutakoen Mugimendua. Brasil.
Defensoras de la Tierra - Emakumeak Lurraren Defentsan. 35’. 2012.
(Kolonbia, Nikaragua, Bolivia eta Euskadi)
Zuzendaritza: Unai Aranzadi. Mundubat.
GONBIDATUA: Unai Aranzadi. Idazle, erreportari eta dokumentalista honek zenbait lan egin ditu Mundubat-entzat, eta, bertan, honako gai hau jorratu du, besteak beste: giza eskubideen eta, batez ere, emakumeen eskubideen aldeko borrokak.
Dokumentala aurkeztu eta osteko eztabaida dinamizatuko du.