2014-11-18

4. Auzolan Topaketak: "Ekonomia gure alde!"/4ºEncuentros Auzolan: Economía a nuestro favor

Datorren azaroaren 28-29-30ean 4. Auzolan Topaketak eginen ditugu, Otaza auzokoGaraion Sorgingunean (Ozaeta, Araba).
                "Ekonomia gure alde, ekonomian ere Burujabe!" izenburupean eginen ditugun jardunaldien HELBURUAK honakoak dira:
                         -Ekonomia gure alde jartzeko urratsak zehaztea, gure indarra merkatu kapitalistari oparitu beharrean, norabidea aldatzea; 
-ekonomia harremanak eremuz eremu kokatzea, eta eremu bakoitzaren gaineko hausnarketa: 1.Etxeko eredua 2. Truke zuzena eta anitza (txanpon askeak) 3. Merkatu kapitalista/euroak (azken hontan dira euroekin sustengatutako monetak, Eusko, Ekhi, Gita etab.);
                                                            -balorearen kritika eta ematearen ekonomia ezagutzea/ezagutaraztea;
         -Martxan diren ekimenak ezagutaraztea/gogoetatzea: Catalunyako Ecoxarxak, Valentziako eta Madrileko txanpon askeak, EHko ekimen zenbait: Herri Kooperatiba, Galdakaoko gaztetxea, Bizi Toki...
-Ohiko galderei ezohiko erantzunak bilatzea: Kontsumoa, gai gara gure gutiziak ekoizteko? Zinez teknologia gure esku jar dezakegu, eta hala nahi dugu? Nola antolatu sistema produktibo/erreproduktiboa? Nola eraiki kolektiboa, komunitatea, sarea?
-Ezagutza praktiko zenbait eskuratzea eta zabaltzea, autogestio eta buruaskitasun bidean: Ogia edo xaboia nola egin, konponketak, dirurik gabe edo argindarrik gabe moldatzeko teknikak...
FORMATUA: Gaiak ukitzeko, hizlari gisa zenbait lagun gonbidatuko ditugu (horien berri ondoko asteetan emanen dugu), ortziral arrats/larunbata goizean izanen den JASO atalaren baitan. Horiek aditu ondotik aukera izanen da bakoitzak nahi duena adierazteko, HAUSNARTU atalari hasiera emanez. Modu berean, bakoitzak landu nahi dituen gaiak proposatu ahal izanen ditu, bazkal aitzinetik, eta arratsaldean, interesaren araberako taldetan banatuta horiek landu. Igande goizean, SORTUatalean, sormenari bide emanen zaio, ekintza proposamenak egitera gonbidatuz.
                           Ah! Eta... ortziralarekin, azaroak 28, auzolana eginen dugu Garaion Sorgingunean (lanen berri aitzinerago emanen dugu)

                       Ohiko moduan, interesa izan dezakeen orori mezua zabaltzeko eta bururatzen zaizkizuen gaiak proposatzeko dei egiten dizuegu. Ohiko moduan ere, lotarako lekua eskaintzen dugu (40 koltxoi, hortik goiti, azpikoa norberaren esku!) eta otorduak denon artean osatzea (zerealak eta lekari batzuk antolatzaileok erosi hurbileko ekoizleei, eta gainerakoa bakoitzaren etxeko uzta-ekarpenekin: barazki, babarrun, fruitu, basa-elikagai, ogi, gasna, sagardo...). Dei egiten dizuegu, baita ere, partekatu nahi dena ekartzera: Liburuak, arropak, elikagaiak... ideiak, proposamenak eta nahi den guztia!!!!
                                                           Nola ez, haurrak ongi etorriak, eta adinekoak!!
CASTELLANO
Los próximos días 28-29-30 de noviembre tendrán lugar los 4º Encuentros Auzolan, en Garaion Sorgingunea, situada en el barrio Otaza, en Ozaeta, Araba. Bajo el título "Economía a nuestro favor, soberanía también en economía", buscaremos los siguientes objetivos:
-Definir los pasos a dar en un cambio de dirección de nuestra economía, para dejar de regalar nuestra fuerza al mercado capitalista, re-dirigir nuestros esfuerzos;
-Situar nuestra relaciones económicas en diferentes ámbitos, y reflexionar sobre ellos: 1. Modelo de dentro de casa 2. Trueque directo/múltiple (moneda libre) 3. Mercado capitalista/euro (en éste último entran las monedas dependientes del euro como Eusko, Ekhi, Gita y etc.)
-Conocer y dar a conocer la crítica del valor, y la economía de la donación
-Conocer y reflexionar sobre experiencias en marcha: Ecoxarxas de Catalunya, monedas libres de Valencia y Madrid, iniciativas en EH: Herri Kooperatiba, gaztetxe de Galdakao, Bizi Toki...
-Buscar nuevas respuestas a viejas preguntas: Consumo, somo capaces de producir nuestros caprichos? Podemos realmente tener en nuestras manos la tecnología, y queremos hacerlo? Cómo organizar el sistema productivo y reproductivo? Cómo construimos lo colectivo, la comunidad, la red?
-Adquirir y difundir ciertas prácticas de camino a la autogestión y autosuficiencia: Elaboración de pan, jabón... arreglos, técnicas para arreglárnoslas sin dinero o sin electricidad...
En cuanto al formato, habrá distintos apartados: JASO (formato charla) HAUSNARTU (espacio de palabra abierta y propuestas, para posterior debate en grupos de mismo interés) y SORTU Espacio para crear, propuestas de acción.
                   El viernes, 28 de noviembre, haremos auzolan en Garaion Sorgingunea (más adelante informaremos de los trabajos)
Habrá espacio para dormir (40 colchones, a partir de ahí, a cada cual!), y ofreceremos desayunos, comidas y cenas, completando la alimentación entre todas y todos (cereales y algunas legumbres comprados desde la organización a productores cercanos, lo demás, aportaciones de las cosechas domésticas: verduras, fruta, alubias, pan, alimentación silvestre, queso, sidra...). Cómo no, niñas y niños bienvenid@s, y también mayores!!!!
-- 
www.auzolan.info

No hay comentarios:

Publicar un comentario

idatzi hemen zure mezua / escribe aquí