2013-02-28

Zume bizi ikastaroa. Curso de mimbre vivo


Otazako sorginek bidali dute gonbidapen hau:

Garaion Sorgingunean Zume biziko egitura sortzeko ikastaroa burutuko dugu Martxoak 9-10eko asteburuan.
Asanblada gunearen zati bizia sortuko dugu guztion artean.
Carlos Fontales aditua etorriko da berriz ere gurera bere jakintzak transmititzera.
Ikastaroaren prezioa pertsonako 40€takoa izango da.
Animatzen? Azkar ibili, 15 pertsonako taldea sortuko dugu gehienez! Eman izena martxoaren 1a baino lehen.
Idatzi edo deitu: garaionsorgingunea@gmail.com / 945063245

Otazan bertan lo egiteko aukera egongo da eta nahi duenarentzat otordu guztiak 20€ren truke.

Muxu bat guztioi eta ea bertan ikusten garen.


--
garaion naturartea elkartea
otaza auzoa z/g
01206 Ozaeta

945063245

No hay comentarios:

Publicar un comentario

idatzi hemen zure mezua / escribe aquí