2012ko azaroaren
17an, larunbatean, 11:00etatik
21:00etara
Solobarria Plazan, Basauri
Egun horretan objektuak, esperientziak, trebeziak eta
abar elkar trukatzeko aukera izango dugu. Nahi duten pertsona guztiek postu bat jarri ahal izango
dute aipatu azokan, horrela eskatzen badute. Baita ere, tailerrak, musika,
eta jateko zerbait ekarri eta elkarren artean zapore desberdinak dastatu ahal
izateko aukera izango da.
Dena truka daiteke: gauza bat beste gauza batengatik (liburuak,
musika, arropa, jostailuak...), gauza bat denboraren trukean
(zereginak / zerbitzuak), etab. Arropak, nahiz eta zaharra izan, garbia egon
behar du. Apurtuta legokeen gauzaren bat balego, adierazi egin behar da,
baliteke bateren bati interesatzea. Trukerako gauzak handiak balira, argazki
bat ekarri dezakezu.
Mahaien erabilerarako eremu eta denbora bat
erreserbatzea gomendatzen dugu....
INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA:
DORRETXE Telefonoa: 94 426 37 69
No hay comentarios:
Publicar un comentario
idatzi hemen zure mezua / escribe aquí