Hilabete honetako hirugarren larunbatean, urriak 20an hain zuzen, 4.
Dirurik Gabeko Eguna – Día Sin Dinero ospatuko dugu Bilboko Plaza
Berrian. Berriro, 11.00etatik 19.00ak aldera arte
poltsikoan zenbat diru duzun ez da garrantzitsua izango, diruaz ahaztea,
lar lar trukea, sormena, naturaltasuna eta harremanak egiteko gaitasuna
baizik.
Bi gune izango dira Plaza Berrian:
* Ondasun materialen gunea: Trukearen Azoka handia
egingo da eta arropa, oinetakoak, liburuak, jostailuak, altzariak eta
bururatzen zaizun oro trukatuko da.
* Ondasun ez-materialen gunea: mota desberdineko
hitzaldiak entzungo ditugu, material ezberdineko birziklapen tailerrak
egingo dira… Musika eta bestelako ekintzak izango dira giroa ematen.
Momentuz ez daukagu datu gehiagorik, izatekotan, informatuko dugu.
Zatoz urriak 20an ondo pasatzera!
info +: http://www.dirurikgabekoeguna.tk
No hay comentarios:
Publicar un comentario
idatzi hemen zure mezua / escribe aquí