bor-bor(k) . Herri Jakintzen Laborategia
Parte hartzeko
GONBIDAPENA
* Para leer en castellano haz click aquí. / Si vous voulez lire en français, cliquez ici.
Herri
mugimenduok gure lan gaitasuna indartu eta biderkatzeko, gogoeta eta
elkarlanaz gain, gure burua bitarteko ezberdinez hornitzeko beharra ez
dugu berria. Hortxe kokatzen dugu alegia formazioaren premia
zahar-berria. Formazio ideologikoa, historikoa (trasmisioa),
metodologikoa, teknologikoa, emozionala... ez dira gutxi, gure ustez,
formazio bidez landu beharreko eremuak. Funtsean formazio politikoa
punta askotako izarra dugu.
Hori dela eta, Joxemi Zumalabeko kideok, gai honen inguruko birpentsatze
kolektiborako prozesua abiatu genuen pasa den udaberrian. Formazioaren
alorrean ibilbide eta eskarmenturik baduten hainbat eragileekin
elkarlanean eta berauetatik ikasiz egin nahi izan dugu bidea eta horrela
abiatu ginen. Horrexegatik, hurrengo urratsak arlo ezberdinetan
diharduzuen herri mugimenduekin ere landu nahiko genituzke. Formazioaren
alorrean ere subjektu aktibo bilakatzeko ikusmiran, egitasmoaren
eraikuntza eta garapenean hartzaile izateaz gain, partaide ere izatea
sustatuz beti ere.
Hemen klikatuz gero "bor-bor(k). Herri Jakintzen Laborategia" egitasmo berriaren inguruko zirriborroa aurkituko duzue. Hala ere, hona hemen egitasmoari egozten dizkiogun helburu orokorrak:
-
Borroka,
mugimendu eta esperientzien arteko berdintasun eta ezberdintasunak
ezagutu eta aitortuz, elkarren arteko ikaskuntza zein artikulazio eta
aliantza berriak bultzatzeko sare gisako espazioa sortzea
-
Formazio
eredu bertikal eta dogmatikoetatik urrunduz, herri mugimendu eta
eragile sozialetan sortzen diren jakintzak ere ezagutza iturri izango
dituen formazio eredu askatzaileagoen bidean urratsak ematea
-
Nola trebatzen garen horri (prozesuei eta metodologiei) garrantzia emanez jardungo duen formazio egitasmoa eraikitzea
Egitasmo
honen eraikuntza, esan bezala, modu kolektiboan herri eragileokin
batera egin nahi dugu. Hortaz, hauexek dira datozen hilabetean
egitasmoari buruz eztabaidatzeko herrialdeka proposatzen ditugun lehen
hitzorduak:
BILBON: Urriaren 18an 11etan Zirika Gunean
DONOSTIAN: Urriaren 18an 11etan Kortxoenean
BAIONAN: Urriaren 25ean 11etan (zehaztu gabe)
IRUÑEAN: Urriaren 25ean 11etan Kalekalden
GASTEIZEN: Urriaren 25ean 11etan (zehztu gabe)
*Egun erdiko saioak izango dira. Bazkal ordurako amaituta beraz.
Animatu eta parte hartu! Formazioaren zein egitasmo honen inguruan zuen kolektiboaren iritzi, ikuspegi eta eskarmentuak ongi etorriak izango dira!
Oharrak
1.
Hitzorduren batera bertaratzeko asmorik izanez gero, zein hitzordutara
eta zenbat pertsona bertaratuko zareten KONFIRMATZEA eskertuko
genizueke.
2. Egitasmoa interesgarria izan dakiokeen beste eragileren bat ezagutuz
gero edo zure eragilearen barneko bestelako gune batzuetan zabaldu nahi
izanez gero, askatasun osoz GONBIDAPENA BIDALI.
3. HIZKUNTZA gaiak direla eta gaztelera edo frantseserako itzulpenik
behar izatekotan ALDEZ AURRETIK ABIXATU ETA BITARTEKOAK JARRIKO DITUGU.
4. Bilkuretan parte hartuko duzuen pertsonon DESPLAZAMENDU GASTUAK KUBRITUKO DITUGU.
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario
idatzi hemen zure mezua / escribe aquí