2012-10-30

Baratza negurako prestatzen

Hasi gara gure baratza negurako prestatzen. Pasa den ostegunean geratu ginen lagun batzuk lan ezberdinak egiteko, lurra landu, bankalak prestatu, neguko plantelak landatu, baratza garbitu, ... besteak beste.
Hemen dituzue gure lanaren argazki batzuk.

Gogoratu, asteartero elkartzen garela 19etan Deustuko Gaztetxean. 

Animatu eta parte hartu!

2012-10-29

Txaramela pasta ekologikoa


Txorierritik datorkigu egitasmo hau: Txaramela pasta ekologikoa.

Gertuko produktu eta modu jasangarri batean egindako pasta da. Freskoa eta sikua erosteko aukera dago, espiralak, espageti habiak,... dastatu barik geratuko zara?



Harremanetarako: txaramela@gmail.com  Iberre kalea 12A Sondika
Telefonoak: 605 728 358 / 605 738 783



2012-10-28

Facebook-en ere Deustuko Baratza Taldea!

Eskerrik asko baratzazale guztioi, jada 40 lagun baino gehiago gara Facebook-en!

Gure helburuekin bat datozen berriak konpartitu nahi badituzu... idatzi guri eta sarea osatzen joango gara. 

baratzataldea@gmail.com



Azaroko EHNE Prestakuntza

Esnetik proiektuaren aurkezpena
EHNE- Bizkaiak bultzatu zuen proiektu hau proposatu zenetik. Kooperatiba mistoa da, kontsumitzaileak eta ekoizleak kide dituena. Esnekien sektorearen krisia kontutan hartuta alternatiba interesantea da, kontutan hartzen dituelako irizpide etikoak, elikagai osasuntsuak eta ekoizle-kontsumitzaileei prezio duinak eskaintzen; aldi berean, ekoizpen eredu berri bat eraikitzen duena, natura errespetatuz, produktu agroekologikoak, transgeniko bakoak.
  
-          Azaroaren  7an 19:30etan Erromoko Kultur Etxea de Romo

-          Azaroaren 8an 19:30etan Algortako Kultur Etxea Villamonte

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

ORTU AGROEKOLOGIKOAREN PLANIFIKAZIO BASIKOA PRESTATZEKO TAILERRA kontsumo taldeei zuzentzeko
Eskari handia egon denez, EHNEtik berriro eskaintzen digute tailer hau. Nola diseinatzen den ortua kontsumo taldeei zuzentzeko, kantitateak, banaketak, negutegiak diseinatu,...
Eguna:                         Asteartea, azaroak 13 
Ordutegia:        Arratsaldeko 16:00etan
Lekua:                     En la oficina de Ehne-Bizkaia en Abadiño
Apuntatzeko:                   unai@ehnebizkaia.org                  946232730 (ext-4) Unai

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Tailerra: "Betebehar legalak nekazaritzan lan egiten hasteko"
 Gaiak: Alta en la Seguridad Social, alta en el IAE, diferentes Regímenes, IRPF, liquidaciones trimestrales de IVA, Ayudas, etc…
Eguna:                         Astelehena, azaroak19
Ordutegia:        Arratsaldeko 16:00etan
Lekua:                     En la oficina de Ehne-Bizkaia en Abadiño
Apuntatzeko:                   unai@ehnebizkaia.org  946232730 (ext-4) Unai

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
EHNE-Bizkaiaren Kongresua / Congreso EHNE-Bizkaia
Ehne-Bizkaiaren lan ardatzak eta jomugak zeintzuk diren eztabaidatuko dugu, eta gainera bultzatu nahiko genuke sektorean proiektu bat egiten ari diren partehartzea. Horregatik, gonbidapena luzatzen dizuegu. Amaieran, janaria, musika... egongo da.
Eguna:                         Igandea, azaroak 25
Ordua:                     Goizeko 11:00etan
Lekuar:                     Gernika. Elai Alai aretoa.
Apuntatzeko:                   unai@ehnebizkaia.org 946232730 (ext-4) Unai

 

2012-10-23

ESNETIK kooperatiba



ESNETIK KOOP. ELK. irabazi asmorik gabeko esnekien ekoizpen eta kontsumorako kooperatiba misto bat da. Helburua, baserrietako lana duin bihurtuz eta natura errespetatuz, kalitatezkoak, osasungarriak eta eskuragarriak diren elikagaiekin, etikaren bitartez bideratutako ekintza bat sortzea da, era berean, Euskal Herriko nekazal eta baserri ohiturak eta kultura sustatuz. Horretarako, gardentasunez eta gure bazkideen partehartze aktiboa indartuz, pertsona ekoizle eta kontsumitzaileekin harreman zuzena, tokian-tokikoa eta elkarbanakako konfidantzan oinarritua ezarri nahi dugu.

2012-10-21

Deustuko Gaztetxeko Lan Eguna zapatu honetan



Deustuko Gaztetxeko Asanbladatik, antolatu da lan egun bat egiteko urriak 27rako. Txoridendan gelditu gara 11:00tan eta egun osoko lan eguna egitea pentsatu dugu. Bazkaria bertan prestatuko dugu. Animatu eta parte hartu, zure laguntza beharrezkoa da gaztea lanean jarraitu dezan. Abisatu lagunak, eta baita parte hartzen duzun taldean komentatu. Bertan parte hartzen duten taldeei emaila zabaldu mesedez (Pare, Baratza, Hegohaize, Txalaparta, Kontsumo taldea)

Mila esker, eta bertan ikusiko garelakoan besarkada bero bat!!!!!